2022(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

JON JAUREGIREN BISITA

 Jon Jauregi margolaria, martxoaren 18an etorri zen Egape Ikastolako 5. mailako geletara. Lehenengo 5A mailakaoei egin zigun erakusketa; gero 5.Bkoei.

Jonek gauza asko kontatu zizkigun: bere alabak zirela bere musak (inspirazioa); bere izen artistikoa Banaiz dela.

Erakutsi zizkigun koadroekin ikusi genuen bere bilakaera artistikoa zein izan zen.

Koadro bakoitzarekin ze teknika erabili zuen erakutsi zigun, eta nola hobetzen zuen. Koadro abstrakto batzuk ere erakutsi zizkigun, horietan bere sentimenduak azaltzen zituen.

Aurkezpena oso ona iruditu zitzaigun, marrazkiei eta teknikei buruz gauza asko erakutsi zizkigulako.

ZIANYA, IZAN ETA SARA






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina