Lehenengo egunean, ez genekien
zer zen Balore Zibiko eta Sozialak gaia, berria zelako guretzat.
Lehenengo gaia "Izaera
mugatua" izan zen. Hor zenbait galdera erantzunik gabe ikusi genituen:
zenbat izar ote dago?, zergatik hil behar ote dugu?... Ikasi genuen ezin dugula
dena lortu, dena ikasi, dena ikusi, ... mugatuak garelako.
Bigarren gaia "Esker
ona" zen, eta gai hasieran bakoitzak zeini ematen zion esker ona esan
genuen. Hainbat izen aipatu ziren: irakasleak, familia, laguna...
Itzalen emanaldia ere egin
genuen, hainbat animalia egin genituen eskuekin: txakurra, arranoa, antzara...
Ikasi genuen oso gauza
gutxirekin, gure eskuekin, bakarrik, oso ondo pasa dezakegula.
Oso ondo pasa genuen!!!
ALOÑA, JUNE, NAROA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina