2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna
2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena
ONDDIRA MENDI IRTEERA
Onddira joan ginenean bista oso politak ikusten ziren. Ondditik Mulixkora joan ginen. oso polita zen eta argazkiak atera genituen. Gero behera joan ginen eta Pozontarrin bazkaldu genuen, oso goxoa zegoen.
Ondoren, Urnietara abiatu ginen eta Anttonen anaia ikusi genuen. Azkenean etxera joan ginen oso nekatuta.
Aloña De Torres 5.A
EUREKA MUSEORA BISITA
Urriaren 6an Eureka museora joan ginen eta han begirale batek esplikatu zigun dena. Ikusi genuen nondik sartzen zen eta nondik ateratzen zen eguzkia. Gero, bisita bat egin genuen Eureka museoan zehar eta gauza oso politak eta interesgarriak zeuden. Azkenik, Planetariumera joan ginen eta pelikula txiki bat ikusi genuen: planetei buruz gauzak esplikatu zizkiguten.
Asko ikasi nuen eta oso polita iruditu zitzaidan.
Garoa Cisneros 5. B
BERTSO SAIOA
Xamoa eta Jokin Labaien bertsolariak irailaren 22an etorri ziren ikastolara. Pertsona ikusi eta bertsoa botatzen zuten, harrituta geratu nintzen nola botatzen zuten bertsoa momentuan. Oso-oso polita izan zen eta asko gustatu zitzaidan.
Hurrengo astean Ander Lizarralde etorri zen, bertsolaritza saioak hasi genituen. Denon artean bertso polit bat egin genuen. Asko ikasi nuen nola egiten ziren bertsoak eta asko gustatu zitzaidan klasea.
Pedro Elosegi 5. A
2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna
BAKETIK. ANTZERKI-FORUM-a
BAKETIK. ANTZERKI-FORUM
Asteazkenean, irailaren 23an, antzerki bat ikustera joan ginen. Antzerki horretan eskoletan pasatzen diren gauzak ikusi genituen. pertsona gaiztoek egiten dituzten txorakeriak eta maltzurkeriak ze ondorio dituzten.
Antzerkia oso polita, interesgarria, aberatsa, tristea, mingarria,hau da, sentimenduz betea izan zen.
Asteazkenean, irailaren 23an, antzerki bat ikustera joan ginen. Antzerki horretan eskoletan pasatzen diren gauzak ikusi genituen. pertsona gaiztoek egiten dituzten txorakeriak eta maltzurkeriak ze ondorio dituzten.
Antzerkia oso polita, interesgarria, aberatsa, tristea, mingarria,hau da, sentimenduz betea izan zen.
JON TRANCHE ETA URKO ZUBIZARRETA
5.B
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)