2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

BERTSO ESKOLEN EGUNA


Apirilaren 17an (igandean) Eibarrera joan ginen autobusez Bertso Eguna zelako.
Bidaia oso luzea izan zen baina azkenean iritsi egin ginen.
Iritsi ginenean plaza txiki batera joan ginen eta han bertsolari ezagun batzuk zeuden kamixetak banatzen. Hamaiketakoa egin, kamixetak hartu eta DIARIO VASCO ren pertsona batzuk argazkiak atera, hurrengo egunean, aldizkarian ateratzeko. Plaza txiki horretatik bertso talde guztiak, Koliseo izeneko areto batera joan ginen bertso txapelketaren finala ikustera. Txapelketa bukatzerakoan, sariak eman zituzten, baita ere pertso papereko sariak.
Koliseotik ateratakoan parke batera joan ginen bazkaltzera; batzuk jaten hasi ginen baina handik gutxira euria egiten zuenez, ikastola batera joan ginen.   

JON, JUNE, OIHAN
5.B




2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

AGUSTIN TRANCHE. CÁRITAS.

Apirilaren 15ean Agustin Tranche etorri zen. Cáritasen egiten du lana. Esplikatu zigun zer funtzio zuen Cáritasek, zeinek sortu zuen, ze gauza egiten dituzten, zenbat gauza eraman daitezkeen, zenbat sail dauden, sail bakoitzean ze gauza egiten diren…
Esan zigun ere Cáritasen leloa EZINAK EKINEZ EGIN ez dut inoiz ahaztuko esaera hau. Esaera honek esan nahi du: uste badugu ezin dugula lortu  zerbait saiatuz lortu dezakegula. Bizikletak ere konpondu ditzazkete , baserritar jantziak egin ditzazkete.
Niri asko gustatu zait asko ikasi dudalako Cáritasen helburuak zein diren,  ostiral arte, hau da, Agustinek azaldu arte, ez nekielako.

Aimar Lizaso

5.B


2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

EGAPE_TXO! 3 15-16

LARRAITZ VEINTEMILLAS. DIARIO DE NOTICIAS

2016ko apirilaren 11ean Noticias De Gipuzkoako marketing saileko pertsona bat etorri zen, Larraitz izenekoa.
Egunkariari buruz etorri zen hitz egitera, egunkari batean zenbat atal dauden eta zeintzuk diren adibidez, kultura, kirolak, …; baita ere esan zigun hiru atal zeudela egunkaria egiteko administrazioa, errotatiba eta antolatzailea.
Larraitzek ere esan zigun zenbat ale ateratzen dituzten egunean, hau da, 5.000 ale baina 32.000 pertsona inguruk irakurtzen dutela.
Bukatzean boligrafo bat oparitu ziguten, gero egunkarian jolasak egin genituen.
Niri hitzaldi hau harrigarria iruditu zitzaidan ez nekielako 5.000 ale ateratzen dituztela baina 32.000 pertsona irakurtzen zutelako.
Azkenik apirilaren 16ko alean gure gelak atera ziren egunkarian! Eskerrikasko Larraitz!!!!

KIMETZ CACHAFEIRO
5.A