2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna
2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena
EUSKARAREN EGUNA. ABENDUAREN 3
2015eko abenduaren 3ยช, euskararen
eguna, oso inportantea, euskaldunon
artean ospatu genuen.
Goizeko 10.10etan, 5. A eta B, eta 6. A
eta Bko ikasleen artean kantaokearen finala egin zen. Anttonen ordenagailuko
“app” batekin “txalometroa” izenekoa, gure txaloak neurtu zituzten. Nere
gustukoa izan zen ahotsak oso atseginak zirelako nire belarrientzat.
Goizeko 11:30ean, Jokin Lizeaga, mendi
lasterkaria etorri zitzaigun bere bizitzaren hainbat gauza kontatzera.
Hitzldiaren bukaeran, bi bixera, buf bat eta txano bat zozketatu zituzten. Urko
Revuelta, Elena Gomez, Eneritz Arozena eta Maialen izan ziren zortedunak.
Hitzaldia nire gustukoa izan zen gauza
asko ikasi nituelako: Gorputz
hezkuntzako irakaslea dela, baserri bat duela…
Arratsaldeko 14:30ean, bertso eskolak
kantariak bertsoak abestu zituzten, ni horietako bat izan nintzen eta baita ere
kantaokeko, lehen, bigarren eta hirugarren zikloko finalistak esan zituzten.
Nere gustukoa izan zen kantaokea, eta bertsoa ere kantatu nuenez oso, oso, oso
urduri egon nintzen momentu horretan.
Arratsaldeko 15:15etan DBHko ikasleek
antolatutako jolas batzuk egin genituen: Lehenengo jolasa sokatira izan zen, bigarren
jolasa, lokotxa apustua; hirugarren jolasa, soka saltoa, eta azkenekoa,
tripleak. Tarte hau ez zen nire gustukoa izan sokatiran mina hartu nuelako,
lokotxetan nire taldekoek eguzkiarekin ez genuelako ikusten eta oso desatsegina
izan zen. Sokasaltoa nire gustukoa izan zen eta tripleekin ere ez nuen arazorik
izan.
Azkenik, arratsaldeko 16:00tan txokolatadaz
disfrutatu nuen. Nere gustukoa izan zen. Baina pertsona batzuk behin bakarrik
hartu zuten eta beste batzuk hiru edo lau aldiz, eta hori ez zen juxtua izan!!
BAINA EGUNA OSO OSO ONDO PASA GENUEN!!! GORA EUSKARA!!!
JUNE HERRERA
5.B
2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena
2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea
2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala
EUSKARAREN EGUNEKO KANTA
Guk euskaraz Zuk, zergatik ez?
Euskara putzu sakon eta ilun bat zen,
eta zuek denok ur gazi bat
atera zenuzten handik nekez
Egapen euskaraz dugu ikasten
Egapen euskaraz dugu jolasten
Horrela nahi dugu bizi euskara
alboan dela, guk Egapen
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
