Axel Sanz, hernaniarra gure geletan ibili da bere irakasle praktikak egiten...oso gustura egon gara berarekin eta lan askotan lagundu gaitu...ESKERRIK ASKO AXEL ETA ZORTE ON!!!!
2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena
2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala
EUSKARAREN EGUNA
Abenduaren
4ean euskararen eguna izan zen Egapen.
Goizean,
lehenik kantaokea egin genuen, ondoren Xanen ama, Nerea, etorri zen “Herri
txiki, infernu handi” telebistako programan zer egiten zuten esplikatzera.
Arratsaldean,
frontoian eseri ginen eta kantaokearen finala nork irabazi zuen jakiteko eta ondoren
euskararen eguneko kanta dantzatu eta abestu genuen. hori bukatuta jolasak
DBHkoekin eta txokolatada.
Gehien
gustatu zitzaiguna kantaokea izan en eta ladatuko genukeena jolasak, oso jolas
gutxi egon zirelako.
UXUE ETA AIMAR
2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna
KRISTINA ZUZA, ASTROFISIKARIA
Gaur, azaroaren 23an, Kristina astrofisikaria etorri zaigu gelara Unibertsoari buruz ez genekizkien gauzak azaltzera.
Harritu gaitu Ilargia istripu batez sortu zela kontatu digunean.
Gustatu zaigu Eguzkiaren koroaren argazkia erakutsi digunean, eklipseak zer diren esplikatu digunean.
Kristinak kontatu duena oso polita, eta interesgarria iruditu zaigu.
Eskerrik asko Kristina!!!!
2017(e)ko azaroaren 21(a), asteartea
2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena
ZAPATILA GORRIDUN MUTILA
Azaroaren
7-an Egape eta Presentacion de Maria-ko 6. Mailako eta 5. Mailako
ikasleak, Sarobera joa ginen “Zapatila Gorridun Mutilaren" antzerkia ikustera.
Antzerkian,
mutil baten bizitza kontatzen da. Mutilari, mutilei gustatzen ez zaizkien
gauzak egitea gustuko zuen. Mutilak, handitu zenean, bere ametsa bete zuen,
dantzaria izatea. Azkenean, mutil batekin eszkontzen da eta pozik bizi izan
zen.
Gure
iritziz, asko gustatu zaigu bere ametsa lortzen duelako.
ANE ETA SIMON
EUREKA MUSEOA
Azaroaren 8an Eureka museora joan ginen Egapeko 5. Eta 6. Mailakoak.
Iritsi ginenean, lehenengo bisita gidatua egin genuen. Gauza asko ikasi
genituen: Ispiluen laberintoa, iltzedun ohea, elektrizitatearen bola, zentzumen
gela,…
Gero, hamaiketakoa jan genuen.
Hamaiketakoaren
ondoren planetariumera sartu ginen eta han eguzki- sistemari buruz filma bat
ikusi genuen.
Bukatzeko urtaroen
tailerra egin genuen. Maketa batekin urtaroei buruz informazioa atera genuen.
Asko gustatu
zitzaigun Eureka museora egin genuen irteera, espero dugu berriro errepikatzea.
ANGELA ETA JON
2017(e)ko urriaren 18(a), asteazkena
GURASOEI ERAKUTSITAKOA
Urriaren 16an egin genuen gurasoen bileran erakutsi genien nolako lanak egiten ditugun gure egunerokoan...etorri ezin izan zutenek ere ikus dezatela...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





