Aurten egoera dela eta ezin izan ditugu gabonak fundamentuz ospatu. Hala ere, guk ez ditugu alde batera utzi eta ahal dugun moduan, eta noski, elkarlanean hauxe egin dugu! Espero dugu asko gustatzea!
2020(e)ko abenduaren 15(a), asteartea
2020(e)ko abenduaren 5(a), larunbata
Gure lanak
2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna
Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Atzo, egun garrantzitsu hau ospatzeko asmotan, egapeko ikasleek ekintza bereziak burutu zituzten eskolan. Zehazki, 5. mailako ikasleek gai honen inguruan solasaldia egin ondoren, TRATU ONEN DEKALOGOA osatu zuten. Espero dugu asko gustatzea!!!
Baina zergaitik ospatzen da azaroaren 25a?
1981ean Bogotan (Colombia) Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen Miraval ahizpak. Emakume horiek Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta haien hilketa oroitzeko mugimendu feministak data hori hartu zuen emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Geroago, 1999. urtean,Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen.
2020(e)ko urriaren 13(a), asteartea
Hostoak jasotzera
Aurreko ostegunean, eguraldi ona aprobetxatuz, Berrasoeta parkera joan ginen hostoak jasotzera. Zertarako? Bada... EKI proiektuko parte den herbario bat osatzeko!
Hosto ezberdinak jaso eta ondoren, gelan, lehortzen jarri genituen. Ea nola geratzen diren...
2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena
Ongi etorri ikasturte berrira!
2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala
ETA 5. MAILA BUKATU DUGU!!!!
AZKENALDIA ETXEAN SARTUTA EGON GARA
BAINA BESTE EKINTZAK EGIN DITUGULA GOGORATUZ...
ZORTE ON 6. MAILAN!!!
