2022(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

HAU USTEKABE ATSEGINA!!!

 Astelehena, lanera gatoz Ana eta biok. 9ak iristen dira, eta haurrak zerbait ezkutatzen dutela sumatzen dugu momentuan. Patiora jaisten garenean espero ez dugun izugarrizko sorpresa. 

Benetan, izugarrizkoa iruditu zaigun sorpresa ikasle eta gurasoen partetik. 5. mailan eta Egapen bukatzeko modu ahaztezina izan da. 

Eskerrak eman nahi dizkizuegu bion partez horrelako gauza bikainagatik. 

Mila mila esker eta uda ona izan dezazuela denok. 
Ondo izan, 

UNAI ETA ANA
HEMEN DUZUE BIDEOA (eskerrik asko Amaia):

MATEMATIKAK: ERAIKINAK ETA KONTUAK

 Kurtsoa amaitu aurretik, matematikan, azken proiektua burutu dugu. Ebaluazioan zehar landutako hainbat gauza bateratzeko modu ederra topatu dugu. Diru kontuak egiten ikasi dugu, eta diru hori nola kudeatu ere. Bizilagun komunitate bat irudikatzea izan dugu helburua, eta horretarako, kontuak egiteaz gain (kuotak, sarrerak, gastuak...), bizilagun horientzako etxea ere diseinatu dugu. Hona hemen emaitzak. BIKAINA beste behin ere!!!




2022(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

AGENDA 30. AMAIERAKO LANAK

Aurten Agenda 30 proiektuari ekin diogu, urtero bezala.

Aurtengo gaia, larreak, soroak eta landare itsutasuna izan da.
Hainbat ekintza egin ditugu: galdera askori erantzuna aurkitu diegu, esperimentuak egin ditugu, baita foroak ere: alkatearekin, beste ordezkari batzuekin...
Orain dela gutxi hazi batzuk eman zizkiguten ereiteko.  Ez genekien ze landare zer baina azkenean argitu dugu, kalendula da!!.

Hurrengo urtean beste ordezkari batzuk egongo dira, ziur primerako lana egingo dutela!!!.

Agur!!!.

ELENE ETA JUNE




6. MAILAKOEN MAKINAK!!

 Aste honetan 6.B mailara joan gara beraiek egindako makinak ikustera. Han gauza interesgarri asko zeuden; guri gehien gustatu zitzaiguna txirrikarena izan zen, desioen putzua.

Oso interesgarria izan zen, eskerrik asko erakusteagatik eta espero dugu guk ere datorren urtean horrelako makinak egitea.

IZAN eta ANIRA






2022(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

GAIZKA AROSTEGI IDAZLEAREKIN BERRIKETAN

 Atzo, maiatzak 10, Gaizka Arostegi idazlea etorri zen gure gelara bisitan. Gaizka, hainbat liburu idatzi dituen idazlea da.

Guk bere bi liburu irakurri ditugu: NERBIOIKO PIRATAK eta KARLISTEN ALTXORRA.

Hainbat istorio kontatu zizkigun, baina esanguratsuena istoriak berari gertatutako abenturak zirela izan zen.

Guri ekintza hau asko gustatu zaigu, bikaina izan da eta abentura eta gertakizun gehiago ezagutu ditugu berari buruz eta idatzitako liburuei buruz.

Eskerrik asko Gaizka!!!

JUNE ETA NAHIA

5.B





2022(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

LEKAIOKO MAKETAK IKUSTEN!!!

 2. Hiruhilekoan DBHko eraikinen marrazkiak eta planoak egin genituen. Horretarako Patricia arkitektoa etorri zengure geletara, DBHko eraikin berriari buruz ideiak emateko, DBH berria egiteko.

Gaur, Lekaiora joan gara ikastolako gela desberdinak egin duen maketa eta planoak ikustera. asko gustatu zaigu besteen maketak eta gure maketak ikustea, proposamen asko zeunden.

Guri gehien gustatu zaiguna LH5ekoak izan dira, baina besteenak ere oso politak iruditu zaizkigu.

HAIZEA ETA ENEKO

5.B