2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

PARTE HARTUZ. URNIETA HERRIARENTZAKO PROIEKTU ESTRATEGIKOAK

5. Akoen proposamena
Kaixo Egape ikastolako ikaslea naiz, eta Urnietako San Juan plazara igotzeko dauden aldapetan, eskailera mekanikoak jartzea proposatzen dut, ezinduek (makuluak dituztenak, gurpildun aulkia dutenak...) oso zaila dutelako igotzea aldapak. San Juan plazara igotzeko aldapetan jarri nahi ditut bertan erakunde eta eraikin inportante asko daudelako: Saroben antzerkiak, kultur-etxean liburutegia, eliza, udaletxea "papeleoak" egiteko... 
Horregatik jarri nahi ditut eskailera mekanikoak. 
Agur!!! Nire eskaera egitea gustatuko litzaidake.

Nahia Ibarguren Iriarte
2016ko Urtarrila

5. Bkoen proposamena
Urnietan bidegorri sare bat jartzea nahiko nuke, herritarrok autoekin gutxiago kutsatzeko eta jendea bizikletan gehiago ibiltzeko. Gainera, bizikletan ibili nahi dugunok errepidetik edota espaloietatik ibili behar dugu nahi eta ez.
Iruditzen zait herri bakarrenetarikoa dela bidegorririk gabe dagoena eta horregatik eskaera hau egiten dugu apalki.

Eneko Toledotxiki

2016ko Urtarrila

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina