Asteartean,
otsailaren 20an Beasaingo Arriaran urtegira joan ginen 5. mailako ikasleak.
Eguraldi
txarrari aurre eginez, iritsi eta lehenik, gela batera sartu ginen eta urtegia
nola funtzionatzen zuen erakutsi ziguten. Kontrol gelan, bi hodi mota zeuden
bata berdea eta bestea urdina. Berdeak ura garraiatzen zuen eta urdinak
motorrak ziren. Gero, gainezka-bidea ikusi genuen eta ur asko zegoen, ura
erortzen zen eta harrigarria izan zen.
Jarraian, Araztegira joan ginen eta ura nola
garbitzen duten erakutsi ziguten. Lehenik, ura DEKANTAZIOTIK pasatzen zen eta
han ura goian geratu eta zikina behean gelditzen zen baina ura 10tik 8
garbitzen zuen. Gero, IRAGAZKETATIK pasatzen zen eta han metro bateko hondar
beltza zegoen. Ura hondarretik igarotzean zikina hondarrean itsatsita geratzen
zen eta garbiagoa uzten du.
Niri asko
gustatu zait, ur asko zegoelako eta gaia oso interesgarria iruditu zaidalako.
Begiraleak oso ondo esplikatu ziguten eta oso ondo pasa nuen.
ETA BERRIRO JOAN NAHI NUKE!
MANEX
ZUBELDIA
5.B
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina