2022(e)ko urtarrilaren 29(a), larunbata

GEHITU/BERDINDUKOEKIN

 Asteazkenean eta ostegunean Ander eta Itsaso etorri ziren GEHITU/BERDINDU taldetik gurekin tailer bat egitera. Bertan LGTBI hizkiek esan nahi dutena azaldu ziguten, hitz egin genuen genero desberdinetaz eta gu nola sentitzen garen.

Jolas batzuk ere egin genituen eta gure gustuko jolasa "urkatua" izan zen, hitz berriak ikasi genituelako: aniztasuna...

Tailerra asko gustatu zaigu: hizlariak oso jatorrak izan direlako,  oso ondo pasa dugulako eta oso ondo esplikatu digutelako dena.

Eskerrik asko!!!

MADDI ETA ARKAITZ


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina