2022(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena
2022(e)ko martxoaren 25(a), ostirala
ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEAK. IÑAKI ROMERO biologoarekin
Martxoaren 25ean, Iñaki Romero etorri zaigu Egape 5. mailara.
Espezie exotiko inbaditzaileei espezie exotikoei buruz hitz egitera etorri zaigu.
Espezie exotiko inbaditzaile asko azaldu dizkigu: muskuilu zebra, karramarrogorria, panpa belarra, eukalipto zuhaitza, liztor asiatikoa, ...
Bukaeran galdetegi bat egin dugu eta erantzun gehien asmatzen zuen taldeak sari bat lortzen zuen: liburu bat "Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak".
Oso ondo pasa dugu, asko ikasi dugu eta espero dugu berriro etortzea.
ESKERRIK ASKO IÑAKI!!!
2022(e)ko martxoaren 22(a), asteartea
JON JAUREGIREN BISITA
Jon Jauregi margolaria, martxoaren 18an etorri zen Egape Ikastolako 5. mailako geletara. Lehenengo 5A mailakaoei egin zigun erakusketa; gero 5.Bkoei.
Jonek gauza asko kontatu zizkigun: bere alabak zirela bere musak (inspirazioa); bere izen artistikoa Banaiz dela.
Erakutsi zizkigun koadroekin ikusi genuen bere bilakaera artistikoa zein izan zen.
Koadro bakoitzarekin ze teknika erabili zuen erakutsi zigun, eta nola hobetzen zuen. Koadro abstrakto batzuk ere erakutsi zizkigun, horietan bere sentimenduak azaltzen zituen.
Aurkezpena oso ona iruditu zitzaigun, marrazkiei eta teknikei buruz gauza asko erakutsi zizkigulako.
ZIANYA, IZAN ETA SARA




