Martxoaren 7an ikastolako 4.-5. eta 6. mailako ikasle ugarik parte hartu zuen Ikastolen elkarteak urtero antolatzen duen Eskolarteko Bertso paper lehiaketan.
Ekitaldia goizeko 9:30ean hasi zen Hernaniko Biteri kultur etxean.
adin desberdinei lan desberdinak eman zizkieten eta gure bertsolari gaztetxoak gustura aritu ziren.
Ondoren saio didaktikoan Hernaniko bertso eskolakoak kantuan aritu ziren saio alai batean, gero bi bertsolari gaztek egunaren inguruko bertsoak kantatu zituzten.
azkenik bertso paperen saridunak esan zituzten. Egapeko 4. mailako Markel Regillaga eta Hegoi Lizaso izan ziren sarituak. ZORIONAK biei! ETA ZORIONAK BERTARATU ZIREN BERTSOLARIEI!
Oso goiz polita izan zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina