2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

IRUÑEAN IZAN GINEN...



2018ko martxoaren 22an 5. mailakoak Iruñeara joan ginen. Han zezenek sanferminetan egiten duten ibilbidea egin genuen eta Nafarroako Museora joan ginen. Museo horretan teselekin egindako mosaiko erromatarrak ikusi genituen. Eta beste gauza harrigarri batzuk ere ikusi genituen: hilerriko harriak, arabiarrek egindako kutxa...
Niri Iruñeara joatea oso irteera interesgarria iruditu zitzaidan. Gehien gustatu zitzaidana Takonera parkea izan zen, "Eiffel dorrearen" antzeko dorrea zegoelako eta goraino igotzea oso dibertigarria zelako. Aldiz, gutxien gustatu zitzaidana, Sto Domingo aldapa izan zen, aspergarria iruditu zitzaidalako.
Asko harritu ninduen Nafarroako museoan zegoen Leireko kutxak, arabiarrek egindakoa. Barruan printzesa baten hezurrak egon omen ziren...
Iruñeako irteeran gauza asko ikasi nituen eta horietako bat tesela hitza da, mosaikoak egiteko erabilitako harritxoa.

MALEN TRANCHE
5.A

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina